Astindun atal berriak sortzen ari gara!

Astinduren lehen fasea aurrera nola joan den ikusita eta jendearen parte hartzea ikusita, astindun gauza berriak sartzea erabaki dugu. Beraz, laster, erabiltzaile bakoitzak bere taldea sortu ahal izango du eta taldeari buruzko informazioa jarri ahal izango du.

Atal honetan, taldearen informazioaz gain, taldean, hala nahi izanez gero, bere diskografia edo abestiak jarri ahal izango ditu besteentzat eskuragarri.

Eta amaitzeko, talde bakoitzean, hurrengo kontzertu eta eginkizunak jartzeko aukera ere egongo da. Horrela, astindu bidez, euskal herriko taldeek eskaintzen dituzten kontzertuen zerrenda osa dezakegu guztion artean.

Momentuz besterik ez, baina badakizue, edozein hobekuntza edo ideiarekin lagundu nahi izanez gero, bidali mail bat astindu@sareweb.netera. Gustura entzungo ditugu zure ideiak.

Astindu!!

baldintza legalak  |  nor gara  
codea: lizentzia, deskargatu  |  irudien lizentzia   |  edukiaren lizentzia
Valid XHTML 1.0 Transitional    Valid CSS!   [Valid RSS]