Queens Of The Stone Age taldea Barakaldoko Rock Star aretoan izango da otsailaren 14an. Palm Deserteko (Kalifornia) talde horrek "Era vulgaris" diskoa aurkeztuko du bira horretan. Kyuss taldearen errautsetatik sortu zuten taldea 1995ean, eta izen handia dauka nazioartean.