Rage Against The Machine eta Metallicak kontzertu bakarra egingo dute Espainiako Estatuan 2008an. Hala iragarri du Last Tour International kontzertu eragileak. Bi talde horiek ikusteko aukera maiatzaren 30ean eta 31n Getafen (Madril) egingo duten Electric Weekend jaialdi berrian izango da. Horiez gain, oraindik jakitera eman ez dituzten beste hainbat taldek esku hartuko dute. Kontzertuak Getafeko John Lennon auditorioan egingo dituzte.