Last Tour International enpresak beste jaialdi bat sortu du: Kobetasonik. Ekainaren 20an eta 21ean egingo dute Bilboko Kobetamendin, BBK Live jaialdia egiten duten gune berean. Eta jaialdiaren aurkezpenarekin batera, Kobetasonikeko bi izarrak iragarriko dituzte, Espainiako Estatuan emanaldi bakarra egingo dutenak: Kiss eta Judas Priest.