Zabalik dago Bilbo Hiria Musika Lehiaketan esku hartzeko epea. Hain zuzen ere, abenduaren 31 izango da horretarako azkeneko eguna. Interesatuek hiru abesti propio mp3 formatuan, taldearen argazki bat eta taldearen beraren biografia aurkeztu beharko dituzte, harremanetan jartzeko helbide eta telefono zenbaki batekin batera. Hori guztia Bilboko Bilborock aretora bidali beharko dute.