Aspaldiko partez, Aretxabaletan musika kontzertuak egiten hasiko dira maiztasunez. Haizea tabernako arduradunek hartu dute lan hori, eta dagoeneko hainbat emanaldi iragarri dituzte datozen asteetarako. Kontzertuak 21:30ean izango dira eta ez dute sarrerarik kobratuko. Dagoeneko honako taldeak ziurtatu dituzte: Aby-Kem, Bacon Maiden (Iron Maidenen bertsioak egiten dituzten Arrasateko musikari ezagunak), Never Surrender, Los Cretinos, Des-Kontrol, Igor San Juan eta Inalectrik, azken biak aretxabaletarrak.