Kolaboraziorako web orrialde bat da erabiltzaileek albisteak igo eta bozkatzeko orri nagusira irits daitezen. Erabiltzaile batek berri bat igotzen duenean, ilaran geratuko da (azkenak astundu) arik eta bozka nahikoa irabazten duen arte, orduan astinduenak orrialdera igoko da.
Soilik albisteak igo eta komentarioak jartzeko.
Aukeratu azkenak astindu orrialdea eta publikatu gabeko berriak ikusiko dituzu sartu diren ordenean. Azkenak goragokoak dira. Gustoko dituzunak edo interesgarri deritzozunak bakarrik astindu behar dituzu.Behin astindu eta karma nahikoa eskuratzen dutenean, berriak portadara pasako dira.
Formulario hau, zure iritziz berria bikoiztua, spam, probokazioa edo zaborra dela adierazteko erabiltzen da. Onan bidez, bozka negatiboak ematen dizkiozu berriari, beraz, zentzuz erabili. Negativo asko dituzten berriak beste ilara batetara mugituak izango dira.
Ez, besteak beste, karmak, botua anonimoa den edo ez, eta reportatutako arazoek edo bozka negatiboek garrantzia dute. Berriak portadara pasatzeko algoritmoa meneamek erabiltzen duen berdina da.
Lehenik eta behin registratu egin behar zara, erraza eta azkarra da. Ondoren berria bidali aukeratu. Hiru pauso sinple eman behar dira eta bidalitako berria ilarara pasako da.
Beno, astindu-ren ideia "meneame"-tik sortu zen. Astinduren funtzionamendua berdina da, baina portal honan gaia, Euskal Herriko musika eta nolabai berau inguratzen duen edozer izan daiteke. Gehien bat, euskal herriko musika, musikariak, zaletuak eta abar elkar topatzeko eta komunikatzeko gune bat izatea nahi da. Hemendik aurrera, zuen esku dago astinduren arrakasta edo porrota.
Astinduko erabiltzaileen artean komunikatzeko tresna bat. Denez zuzendutako mezuak edo ta partikularrak bidal daitezke.
Denbora errealean erakusten du Astindun gertatzen dena. Gainera, erabiltzaile erregistratua bazara txateatu ahal izango duzu.
Horrelako edozertarako, baita gomendioetarako e.a. astindu@sareweb.net